2011-12-20

AHAZTUEN MENDEKUA


Zer ezkutatzen ote dute itxita dauden begi horiek? Zergatik ditu neskatilak (neskatila emakumetua ote?) masaila gorriak? Hotza du? Lotsatuta dago? Pentsatzen ari al da? Lo dago? Hilda? Zer ari da amesten? Nork hil du? Eta argazkiko arrasto beltz gorrizta horiek? Odol lehortua izan daiteke? Eguzkia da han goiko argia? Odol arteko egunetan ere eguzkia ekialdetik esnatzen da? Itxita dauden begiek nabaritzen al dute argia? 



Egin hozka argiari, egin zirri masaila gorriei, egin hazka arrasto odoleztatuei...eta bizi, sentitu, ulertu itxita dauden begi horien bestaldean dagoena. 

Partekatu zure iritzi, sentipen, oroitzapen eta hausnarketak... zureekin gureak aberastu  nahi ditugu!

1 comentario:

  1. Maitasunaren zoriak
    Liburua irakurri ahala gero eta korapilatsuagoa da.Oskar, bere homosexualitatearen bizipenak, Anarekiko harremanak, Xabierren funtsa, Gerla zibileko ahaztuak, Nafarroako gizartearen zurikeria,...Nik Xabierren pertsonaia azpimarratuko nuke: gibeletik agertzen da, emeki-emeki, gero eta indar gehiago, gero eta itzal gehiago izaten. Azken atalean agerian geratzen da bere garrantzia. Aurreko atal guztietan adierazitakoak ustekabeko norabidea hartzen du eta Xabierren jokaera argitzen digu. Mendekua nork hartu du?

    Liburu entretenigarria, irakurterraza eta gure inguruan girotuta izateak lekuak eta kokapenak irudikatzen laguntzen digu.

    ResponderEliminar