Irakurri eta kateatu zaituen esaldi hori, ezagutu eta maitemindu
zaituen pertsonaia hori, harrapatu zaituen pasarte hori, jakin-mina sortu dizun idazle hori… sentipen,
iritzi, hausnarketa
horiek partekatzeko txokoa, euskararekin jolas egitekoa; ikasle, guraso eta
irakasleen artean, aisia gozamen bide bihurtzeko aukera polita!
Euskarazko liburuen irakurketa taldean
parte hartu nahi duzu?
Abenduaren 13an Zizur
Nagusiko liburutegian elkartuko gara arratsaldeko 18:00etan.
Asmoa… hilero liburu bat irakurriz gozatzea, hilean behin elkartu eta liburuaz
hitz egitea, euskal literatura ezagutzea…
HELBURUAK:
1.
Euskaraz idatzitako obrak eta euskal idazleak ezagutzea.
2.
Irakurritakoak sortutako hausnarketak partekatzea.
3.
Irakurketarekin gozatzea.
4.
Musikaz lagunduta irakurketa saioak egitea.
5.
Euskaraz aritzeko elkargune bat sortzea.
6.
Hezkuntza komunitateko hiru estamentuak elkartuko dituen
txoko bat eraikitzea.
7.
…
8.
…eta irakurketak sormenera garamatzanez…
9.
… nork daki…
10.
… ikasitakotik… elkarrekin elkarrentzako sorkuntza lanak
prestatzea…
URTEAN ZEHARREKO ANTOLAKETA:
§ Lehenengo
bilera abenduaren 13an arratsaldeko seietan
§ Hilean behin
elkartuko gara: lehenengo bilera horretan adostu ditzakegu egun-orduak
§ Hilean behin
liburu bat irakurriko dugu; ahal dela irakurketa saiora idazlea bera ekartzen
saiatuko gara
§ Blog batean hilean zehar liburua irakurri ahala sortutako
sentsazioak, burutapenak… idazteko aukera izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario