Hilabete honetarako baditugu hiru lan (lan? Nork esan du lan?); tira, hilabete honetarako baditugu hiru jolas:
1.- "Ahaztuen mendekua" liburuko paragrafo bat aukeratu, kopiatu eta elkartze saioan irakurri.
2.- Blogean sentipen, iritzi, hausnarketak idatzi.
3.- Eta...
Xabier Agirre Irakurle Taldeko kideak jolas polit bat proposatu digu. Lehenengo hilabete honetan genero beltzari heldu diogunez, tankera beretsuko ipuin bat idatzi du berak... bukaera falta zaio, ordea!
Nor animatzen da Xabierren ipuinari bukaera ematen? Ea bukaera ezberdinak biltzen ditugun. Hari berari korapilo ezberdinak egiteko aukera polita dugu aurrean! Hilabetearen bueltan ea zenbat bukaera asmatzen dizkiogun... Xabierrek prestaturiko bukaera urtarrilaren amaieran argitaratuko dugu. Egin koxk ipuinari! San Nicolas-eko hilketa
Eta bukaerak idatzi blogeko sarrerako iruzkinetan. Egin tira irudimenari!