2012-03-09

ALTXORRAREN BILA




 Atzo bila ibili beharrik gabe Zizur Nagusiko liburutegian aurkitutako altxorrak. Hizpide Vredaman, hizpide Unai, hizpide heriotza, hizpide emakume eta gizonak, hizpide martxoak 8, hizpide hasi eta bukatzen ez dena, hizpide haurtzaroa, hizpide garena eta izan nahi duguna, hizpide geure ispilua... Irakurle taldeak bildutako altxorra:

- Sekulako harrikada dute pertsonaiek... baina, hotz-hotzean pentsatzen jarrita... ez al dugu denok bakoitzak bere harrikada?

- Baina, Bihar zer da? Zenbateko etorkizuna du Bihar horrek? Benetan hogeita lau ordu daude gaurtik biharra? Ume baten ordulariak zenbateko pausoak ematen ditu? Eta heldu baten ordulariak? Noiz iristen da Bihar?

- Zoroak ondoan bizitza ordenatuko dion norbait behar du. Bai?

- Besteen begietan heriotzaren pisua ikustea...

- Ez al dugu inoiz mahaipean jolastu? Mahaipeko mundua... aterkipekoa?

- Nahi duguna lor dezakegu. Amestu duguna. Zoroa behar da izan horretarako?

- Pilukak amets egin zuen Piedadekin. Ez da ederra?

- Aitak Erroman du izena. Baina, ama... nor da ama? Ama ama da! 

- Bai, bai... nahi duzuna egingo dizut, baina, nire modura. To! Bistakoa da horrek atzean duena, ezta?

- ...

- Eta hizpide izan genuen: Oteiza
- eta Saramago
- eta Kakalardoaren belarriak
- eta El vestidor del emperador
- eta El abogado del diablo
- eta ...

Eta elkarrengandik gertuago sentitu ginen atzo Itziar, Maria, Carmen, Ana, Piluka, Marta, Txaro, Dani, Helena, Edurne, Pablo, Irati, Juana eta Irati. Hitzak, irudimena, istorioak, zorakeriak eta batez ere irribarreak partekatu ditugulako Vredaman esku artean izan dugun denbora tartean. Orain gertuago sentitzen gara. Elkarrengandik. Eta Unairengandik. Gertuago.


3 comentarios:

  1. Nork du harrikada?
    - Liburutegira pastela eta ardo goxoa ekartzen dituenak edo han bertan jateko prest daudenek?
    - Zizur Nagusian bertso afaria prestatzekotan ibili direnek edo bertso afaria gauzatzen dutenek?
    - Inoiz mendian ibili ez diren gazte kaletarrei mendira joateko proposamena egiten dienak edo berarekin batera joaten direnek.
    Dakusagunez, Zizurren ere errugbian jokatzen da, Zizurren ere errugbizaleok.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. ;-D Bururatzea ere!
      -Liburutegian pastel-ardoak!
      -Zizurren bertso-afaria!
      -Kaletarrak mendian!
      Nor dabil zoro haizearekin dantzan? Txaro? ;-P

      Eliminar
  2. Ekaitz3/22/2012

    Harriketarrek harrika hartzen ote zituzten harrikadadunak?
    Eutsi horri! Badababadabu!!!

    ResponderEliminar