- Ze zoro klase bizi zen 1927an? galdetzen dio Mateok bere buruari… ze zoro klase bizi gara 2012an? galdetzen diogu Unairi…
Nahiz eta eguneroko bizitzan Merkel baino zuhurrago eta
zentzudunagoa izan, idaztera esertzen garenean zoramen-erreserbak zabaldu
behar ditugu. Nik zortea eduki dut, aitite-amama, izeko-osaba eta herriko
jendearengan topatu dut zoro puntu hori.
- Umea beti ume?
Bada munduan ume izateari nahi baino lehenago uzten dionik. Guk,
ordea, munduko
parte honetan, zortea izan dugu horretan ere: ume eta
hilezkor izan gara ume ginen
sasoian.
- Zenbat libelula harrapatu ditu Unaik?
Nahi baino gutxiago. Bi-hiru beharbada. Baina horretan ari naiz
oraindik ere, egunero
irakurtzen dut, galdetzen diet nik baino gehiago
dakitenei, munduari begiratzen diot
etengabe… Hil orduko, bost
libelula izatera heldu nahiko nuke.
- Izenik gabeko kortxoetan zer idatziko zenuke?
XII. mendeko kantu apokrifo bat.
- Errugbi baloi bat marraztu daiteke golf pilota batean?
Hori da dirua, boterea eta indarra daukatenei egin dakiekeen
burlarik handiena, golfa (eta golfoak) dauden lekuan errugbia (edo esku
pilota) jarri. Baina kontuz, ez da hain erraza: batzuetan herrikoa dena,
errugbia esaterako, kontrako aldearena bihur liteke, Hego Afrikan
esaterako.
- Zenbat irribarre daude marraztuta Vredaman-en orrialdeetan?
Ahalegina egin dut irribarreak han eta hemen marrazteko, baina
sarritan ez da asmatzen: gela bateko iluntasun eta bakardadean egiten den ustezko
irribarre hori, mespretxu keinu izan daiteke irakurlearen ahoan. Edo
aldrebes. Ogibide arraroa daukagu, ahobide arraroagoa.
- Vredaman; zergatik? Bi hitzetan azaltzerik bai? Bi hitz.
Aita-semeak.
Mila esker!
Zuei
Bloga honek ez du ezer faltan, irakur liburuaren idazlea ere hor azaltzen zaigu solasean; guztiz ederra ideia.
ResponderEliminarEz zaigu ezer falta... zu ere hemen zaudelako! Blog hau zuek eta zuetako bakoitzak aberasten dute. Eskerrik asko Juan, bisita egiteagatik!
EliminarAupa Zizur!
ResponderEliminarElkarrizketa zoragarria eta erantzun interesgarriak benetan. Ederra da idazlearen hitzak, barrunbeak, asmoak irakurtzeko aukera bertatik bertara izatea. Eskerrik asko, beraz, Unai Elorriagari, eta bejondeizuela zuei. Portzierto, blogarekin bete-betean asmatu duzue, Zizurren bizi ez arren, liburuaren eta bestelakoen jarrraipena egiteko aukera eskaintzen baitiguzue. Ea hirugarren literatur tertulira hurbiltzeko modurik egiten dudan edo errazten didazuen,jeje. Beti bileraren bat egokitzen zait paren. "Gizon okupatua gauza ederra da..." Ai, Lete, Lete!
Bejondeizuela, segi orainetik etorkizuna edertzen!
Eskertzekoa da Unairen hurbiltasuna. Eta eskertzekoa da zure gertutasuna ere... badakizu Ekaitz? Igeloi sinonimoekin jolastea gustatzen zaigu! Baina Unairen hurbiltasunak eta Ekaitzen gertutasunak oso esanahi ezberdina dute biak hortxe-hortxe hatza luzatu eta ukitzeko moduan sentitu arren!
EliminarSegi, segi... okupatuta eta estaldurarik gabe!